5.1 Estrategia eta plangintza


Kudeaketa estrategikoaren barruan sartzen dira ekintzen formulazioarekin, exekuzioarekin eta ebaluazioarekin zerikusia duten jarduerak, ahalbidetuko dutenak udal-erakunde batek bere helburu nagusiak betetzea, hala kanpokoak zein barnekoak izan. Kudeaketa estrategiko ezin hobe batek kudeaketaren bizi-zikloaren logikari jarraitu beharko lioke, hau da: lehendabizi, egoera aztertu (diagnostikoaren fasea), epe labur eta luzera begirako estrategiak aurkeztu, estrategia horiek plan eraginkorrago bihurtu, normalean lotura dutenak udal-kudeaketaren elementu zentralarekin (urteko aurrekontua), eta, azkenik, emaitzak ebaluatu, jakin dezagun zenbaterainokoa izan den planei esker lortutako eragina eta baliabideen erabileraren eraginkortasuna, estrategiak eguneratu edo berriz zehaztu ahal izateko.

Plangintza estrategikoak hainbat plan mota jasotzen ditu. Plan horietako bakoitzak helburu jakin batzuk ditu, gai jakin batzuk jorratzen ditu, eta denbora-tarte jakin baterako da. Planen aniztasun horrek ez du salbuesten, batetik, plan guztiek bat etortzeko beharra eta, bestalde, Udala izatea nahi dugun horren inguruko eta hori lortzeko ezarri behar diren politiken inguruko ikuspegi bateratua erakutsi behar duena. Bereziki garrantzitsua da irismen partzialeko (lurralde- edo sektore-eremuari dagokionez) planak bat etortzea irismen globalekoekin (Plan Estrategikoa eta Legealdi Plana).

Hona hemen Muskizko Udalari eragiten dioten udal-planak edo eskualdekoak (indarrean daude gaur egun).


Loturak:

Muskiz udalerrian adikzioen eragina murrizteko II. Tokiko Plana 2014-2022

Muskizko Agenda 21en Ekintzen Plana eta Jarraipen Plana

Muskizko Udalaren Larrialdietarako Plana 2012


Agiriak:

Eguneratuta
Atzera