2016/02/18

Nola baliatu nire eskubidea?


3 bide daude. Hauek dira:

1. Online izapidea. Lotura “informazio publikoa eskuratzeko eskubidea” atalera.

2. Aurrez aurre, San Juan, 2 - 48550 Muskiz (Bizkaia) bertaratuta, 9:00etatik 14:00etara. Horretarako, inprimakia bete behar da eta NANaren, AIZren edo pasaportearen kopia, bi aldeetatik, erantsi beharko da. Pertsona juridikoen kasuan, IFKren fotokopia erantsi beharko da, bai eta ordezkatzen duen pertsonaren nortasuna frogatzen duten agiriak eta ordezkari gisa jarduteko baimena duela frogatzen duen agiria ere.

3. Posta ziurtatu bidez. Inprimakia eta aurreko puntuan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

Eskaera ebazteko epea  hilabetekoa da; epe hori beste hilabetez luza daiteke eskatutako informazioa konplexua bada.

Justifikaziorik gabe informazioa ukatzen bada, edo eskatzaileak uste badu eman zaion informazioa ez dela nahikoa, erreklamatzeko aukera izango du; hasteko, etorkizuneko Gardentasunaren Euskal Agentziari (Gardena) aurkeztu beharko dio kexa. Interesdunak uste badu jarritako erreklamazioak ez duela bide horren bitartez behar bezalako erantzuna lortu, epaitegietara eraman ahal izango du, administrazioarekiko auzien bidea erabiliz.

Atzera