2016/02/18

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen mugak

Eskubide horrek mugak ditu, eta muga horiek gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak (14. eta 15. artikuluak) ezartzen ditu.

Muga nagusia datu pertsonalak babesteko beharra da; hori Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan jasota dago. Horrez gain, hirugarrengoen interesak ere errespetatu beharko dira. Horrek barne hartzen ditu, besteak beste, jabetza industriala eta intelektuala, eta sekretu profesionala.

Bestalde, ukatu egin ahalko dira behin eta berriro errepikatzen diren informazio-eskaerak eta gehiegikeriaz egiten direnak, horretarako justifikaziorik gabe, gardentasun handiagoa lortzeko helburuarekin.

Edonola ere, informazioa ukatzeak salbuespena izan beharko du, eta ez araua; hala, ukatzea babestu nahi den eskubideari egokituko zaio eta proportziozkoa izango da.

Atzera