2016/02/18

Zer da informazio publikoa eskuratzeko eskubidea? Zer ez da?

Eskubide horren arabera, Muskizko Udalak erantzun egin beharko die Gardentasunaren Atarian ageri ez den baina publikoa den informazioa eskuratzeko jaso dituen eskaerei. Eskubide horrek lotura zuzena du herritarrei zuzenduriko oinarrizko informazioa baino harago doan informazioa eskuratzearekin eta, hein handi batean, zerikusia du baliabide publikoen erabilerarekin eta Udalen ekintzek dituzten ondorioekin.

Garrantzitsua da eskubide hori beste hauekin ez nahastea:

  • Operazio-informazioa eskatzea (adibidez, arreta-zerbitzuen ordutegiak, zerbitzu bat jasotzeko aurkeztu beharreko agiriak...). Lotura “Eskabide orokorra” atalera.
  • Estatistikei buruzko informazioa (esaterako, udalerrian zenbat enpresa dauden industria-sektorean) edo antzekoak eskatzea. Esteka “Eskabide orokorra” atalera.

Doako zerbitzua da; hala ere, paperezko kopiak ateratzeak edo jatorrizkoa ez beste formatu batera aldatzeak kostuak sor ditzake.


Atzera